HUARANCHAL 2024
Azkenean iritsi dira jostailuak!!
Dakizuenez, urtero jostailu bilketa bat antolatzen dugu, eta Perura, Huaranchal herrira bidaltzen ditugu; bertakoa da gure lankidea Omar Rodriguez Ponce.
Haize eta ekaitzen gainetik —eta aurten hitzez hitz—, aurten ere #elkartasuna gure lankidearen herri ausartera iritsi da.
⛏️⛏️ Pikotxak eta palak behar izan dira uholdeek suntsitutako errepide eta zubiak berreraikitzeko.
Ahalegin guzti hauek merezi dute urte osoan zehar irribarre egiten diguten haur hauen irribarreak ikusteagatik. Guri dagokigun zatia, jostailuak kutxetan sartu eta bidaltzea, guztietan errazena da.
Plazer handia da haur hauen irribarreak ikustea; urtez urte proiektu honekin jarraitzeko ilusioa eta indarra ematen digute.
Espero dugu urte askotan egiten jarraitu ahal izatea, eta zuek ere laguntzen jarraitzea.