Industriarako errotulazio eta markajea

Ekoizpen sailak

Jarraian zerrendatzen diren ekoizpen-sailen multzoa dela eta, gai gara grabaketa soilak nahiz diseinu konplexuak egiteko, bezeroen eskakizunak kontuan hartuta.

Bulego teknikoa

Bulego teknikoa da ekoizpen-sail guztien ardatza. Bertatik bideratzen da lan bakoitza dagokion sailera. Ia automatikoki itzultzen dira CAD fitxategiak makina-kodera. Alabaina, bezeroak paperean nahiz informatika-euskarrian emandako planoak bulego teknikoan prozesatzen dira, espero den emaitza lortzeko.

Laser grabaketa

Marcajes Telleriaren entrega-epeak berehalakoak dira. Bezeroen piezek ahalik ordu gutxien egon behar dute gure instalazioetan. Marcajes Telleriak bi motatako laser-grabaketak bereizten ditu.IMG_0466

  • Azaleko laser-grabaketa: Mota horretako grabaketek bi ezaugarri dituzte. Batetik, ezabaezinak dira, eta bestetik, erasoak kalte handirik gabe jasan ditzakete. Laser motarekin eta haren parametroekin jokatuz, bezeroak nahi duen tonua eta argitasuna lortzen saiatzen gara. Ahal den heinean, komeni da piezaren bat gehiago edukitzea, probak egin ahal izateko.  Askotariko piezak markatzen ditugu: metalezkoak nahiz plastikozkoak, handiak, txikiak, lauak, zilindrikoak, konikoak? Metalezkoak zein plastikozkoak.
  • Laser-grabaketa sakona: Behe-erliebean nahiz goi-erliebean markatzen dugu, altzairu tenplatuan, aurrez tratatutako altzairuetan, kobrean eta grafitoan, moldegintzarako eta matrizegintzarako.  Mota horretako grabaketen entrega-epeak berehalakoak dira.

Grabaketa mekanikoa

Grabaketa mekanikorako zentroak dauzkagu. CAD bidez egindako edozein marrazki adieraz daiteke, ia automatikoki, nahi den gainazalean: aluminioa, letoia, plastikoak, zura…  Grabaketa erabat garbiak OLYMPUS DIGITAL CAMERAlortzen ditugu, eta ez dira hondatzen urteen joanean. Iraunkortasun horri esker, guk egindako aginte-koadroek eta sinoptikoek aldaketarik gabe irauten dute industria-giro kaltegarrietan.

Aluminioaren mekanizazioa

2000×1000 mm-ko aluminiozko, letoizko eta plastikozko xaflak mekaniza ditzakegu, zenbait lodieratan. Erabat bukatutako piezak lortzen ditugu, akabera-eragiketa guztiak eginda: abeilanaketa, hariztaketa, alakaketa, ertzen biribiltzea? Eragiketa horiek guztiak zenbakizko kontrol bidez egiten dira.

Aluminioaren konformazioa eta txertaketak

Elektronikaren sektorean urtetako esperientzia izanik, hainbat motatako aurrealdeak egiteko gai gara gure instalazioetan bertan. Stockean dauzkagu hainbat berno, azkoin, bereizgailu, helduleku?IMG_0261

Pintura-kabina

Gure produktuek bi akabera izan ditzakete: anodizatua eta pintatua. Iraunkortasun eta heltze onenak lortu asmoz, bi osagaikoOLYMPUS DIGITAL CAMERA pintura erabiltzen dugu, eta labean lehortzen. Ezinbestekoa da zorroztasunez lan egitea gainazal-akabera ona lortzeko.

Serigrafia

Serigrafia bidez egiten dira grabaketa bidez egin ezin diren lanakSin título-9 (lausotze eragiketak edo kolore-sorta zabalak behar dituztenak), bezeroak nahi duen diseinua lortzeko.

Kalitate eta gogortasun handiko serigrafia egiten dugu, metaletan eta plastikoetan.