Laser-markaketa
Hainbat motatako piezak markatzen ditugu, metalezkoak nahiz plastikozkoak. Esperientzia handia dugu hainbat akabera dituzten materialak markatzen: kromatuak, galbanizatuak, pintatuak… Alabaina, lan bati lehen aldiz heldu behar bazaio, komeni da pieza bat gehiago edukitzea probak egiteko, eta horrela, markaketa homogeneoa eta argia lortzeko; edo bestela, piezaren ezkutuko alde bat adieraztea, aurrez saiakeraren bat egiteko.
Markaketak egitean, zenbait laser-teknologia erabiltzen ditugu, ahalik eta kontraste eta argitasun onenak lortzeko. Markaketa-sakonera jakin bat lor dezakegu, iraunkortasuna are hobea izan dadin.